"El viento que agita la cebada" filma proiektatuko dute bihar Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko ots. 21a, 21:22

Ostegun honetan, otsailak 22, Ken Loach-ek zuzendutako "El viento que agita la cebada" (The wind that shakes the barley) egongo da ikusgai EHUko Leioa eta Erandioko campusean, Ostegunetan Zinea zikloaren barruan. Mende hasierako Irlandan, britainiar inperioaren mendean, bi anaia, Damien (Cillian Murphy), mediku karrerari uzten diona, eta Teddy (Liam Cunningham), gerrillan sartzen dira, British Black eta Tan eskuadren kontra borrokatzeko. Britainiar tropa horiek Irlandara bidali zituzten 1919an independentzia gosea itotzeko. Pelikula horrek Urrezko Palma lortu zuen 2006ko Cannes-eko zinemaldian. Emanaldia 12:00etan izango da, liburutegi nagusiko hitzaldi aretoan. Argazkian, filmeko irudi bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun