Getxoko Udaleko Gazteria Zerbitzuak martxotik maiatzera bitartean izango diren ikastaroen eskaintza ezagutzera eman du. Berritasunen artean argazkilaritza digitala, tai ji, margoketa kalean eta astronomia (Galeatik behaketa zuzenarekin) egongo dira. Elena Coria Gazteria zinegotziak gaur azaldutakoaren arabera, “iaz 12 eta 30 urte arteko 173 gaztek parte hartu zuten 15 tailerretan. 2004tik hona, hau da. ekimena martxan jarri zenetik izandako partaidetzaren eboluzioa oso positiboa izan da. Orduan antolatutako 6 tailerretan 16 gaztek hartu zuten parte eta 2005ko 15 tailerretan 147 gaztek”. Lehendabiziko aldiz, udal web gunearen bidez ere izena eman ahal izango dute interesatuek (horretarako sakatu hurrengo loturan: tailerra). Argazkian, aurreko ekinaldian egin zen blues eta jazz inprobisazio ikastaroa.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!