Getxoko Udaleko Ingurumen Arloak, Txakurren Jabeentzako Jardunaldien II. Zikloa antolatu du, "txakurra hiriko gizarte bizitzan harmonikoki gizarteratzen laguntzeko xedez". Horrenbestez, ekimenean parte hartzera gonbidatu ditu txakurra duten getxoztarrak Etxeko Animalientzako Udal Zerbitzuak. Hainbat saiotan, gai anitzei buruzko informazioa zein esperientzia profesionala helarazten saiatuko dira. Gai bakoitzak egun bateko iraupena izango du, eta igandeetan izango dira eskolak, 10:00etatik 13:00etara, oraindik zehaztu gabeko tokian. "Jardunaldi hauetara familia nukleoa eta txakurra joatea oso garrantzitsua da, azken honekin lan egingo baitugu", adierazi dute udal arduradunek. Argazkian, boxer arrazako txakurkumea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!