"La influencia de las antenas de telefonia movil en nuestras vidas" izenburupean, hitzaldia antolatu du gaurko Santutxu Antenarik Gabe elkarteak,
Berdeek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez. Lara Perez Dueñaz (Berdeak) eta Santi Lopez eta Bobi Galdozekin (Basauriko Covace elkartea) batera, Getxo udalerriko
Antena Ez elkarteko Miguel Angel Urrutiak hartuko du hitza, besteak beste, telefonia mugikorreko antenek sor ditzaketen osasun arasoez, operadoren gehiegikeriaz edota horren aurka herritarrek egin dezaketenaz berba egiteko. Ekitaldia Begoñako herritarrentzako zentroko (Txurdinagako kiroldegi alboan) areto nagusian izango da, 19:30etik aurrera. Galdakao eta Santutxuko auzotarren elkarteekin batera, abenduan biltzen hasi ziren aipatu antenen aurkako elkartean, baita Antenen Ugaritzearen Aurkako Koordinadora sortu ere. Argazkian, garabi batek telefonia antena bat muntatzen iazko martxoaren 30ean, Itzubaltzeta /Erromoko Ganeta plazako 1. atariaren gainean.