ALBAri buruzko bideo-foruma eskainiko du gaur Getxoko Ezker Batuak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko ots. 22a, 13:36

"Kuba-Venezuela: ALBA jaio da" kanpainaren barruan, Ameriketarako Alternatiba Bolivarianoaren emateko bideo-foruma antolatu dute gaurko, otsailak 22, Euskadi-Kuba elkarteak eta La Pueblako Talde Bolivarianoak, Getxoko EB-Berdeen laguntzaz. Horrenbestez, bi film proiektatuko dira, 19:30etik aurrera, Ezker Batuko Algortako egoitzan (Salsidu 7, behea): bata, "El mejor de los milagros" (44 minutu) izenburukoa, osasungintzan, Kubak eta Venezuelak Latinoamerikako beste herriekin mantentzen duten elkartasunari buruzkoa; eta bestea, "Como angeles" (32 minutu), Habanako Latinoamerikarako Medikuntza Eskolaren berri ematen duena. Argazkian, Hugo Chavez eta Fidel Castro, ALBAko sortzaileetako bi.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun