Itzubaltzetako eragileek kaleratutako manifestua:
Antolatzea ez da delitua, Itzubaltzetako gazteria aurrera!
Itzubaltzetako Segik, herriko beste eragileekin batera burutzen duen lana guztiz zilegia da. Era berean , jarduera politiko natural bera izaten jarraituko dugu Segirekin, orain arte bezala, aurrerantzean ere bai.
- Espainiako Auzitegi Gorenak eta Espainiako Estatuak ezarri duten sententzia arbuiatzen dugu, Segi erakunde terrorista izendatzen duena, alegia.
- Segiren aurkako erasoa, gazeriaren aurkakoa ere bada. Beste hainbat eragile bezala, antolatutako erakundea delako, eta finean, antolakuntzarako eskubidea izan delako zigortua.
- Beste edozein borroka bezala, Segirena ere guztiz zilegia da.
- Gatazka honen konponbidea ez daiteke errepresioan oinarritu, eta gure babesa luzatzen diegu gartzeleratu eta errepresaliatuei.
- Ez diogu zilegitasunik ematen ez sistema judizialari, ez indar polizialei, ez komunikabideei, ez espetxe sistemari, ez eta horiek babestu edota isiltasunaren bidez onartzen dituzten alderdi politikoei.
- Gazteriaren aurkako eraso bakoitzari aurre egiteko konpromisoa hartzen dugu.
- Itzubaltzetako erakunde eta eragileok, gure ideien alde lanean jarraitzeko borondatea berresten dugu, edozein eraso gertatzen dela ere.
Gora Itzubaltzetako gazteria!
Ez Jaun Ez Jabe, Erromoko HNT, Itzubaltzeta gaztetxea, IA eta Itzubaltzetako Segi