Getxoko Udalak Iñaki de Juana Chaos preso donostiarraren askatasuna eska dezan,
mozioa aurkeztu dute ostiral honetako (otsailak 23) udalbatzarrerako
Getxo Bizia ezker abertzaleko herri plataformak eta
Etxeratek. Euren ustez, "ezarri dioten aparteko zigorra gose greba latzaren bitartez nabarmen murriztea lortu duen arren, bi iritzi artikulu idatzi izanaren aitzakipean dute preso". Horrenbestez, goizeko 10etatik aurrera udaletxera hurbiltzera "gonbidatu" dituzte herritarrak bi eragileek. Aldi berean, Etxeratek hilabeteko azken ostiral honetarako deitu duen ordu beteko (12:00etatik 13:00etara)
lanuzte zein mobilizazioetan parte hartzera deitu du Getxo Biziak. Besteak beste, Algorta (Telletxe plaza) eta Itzubaltzeta / Erromon (Xake plaza), 20:00etan izango dira elkarretaratzeak. Argazkian, Algortan pasa den abenduaren 29an hainbat solidariok Iñaki de Juanaren askapena aldarrikatzeko egindako ekimena.