IAk Gaztesarera bidalitako oharra:
Gaur, otsailak 19, Leioako campusean hezkuntzaren pribatizazioaren aurkako ekimen bat burutu dugu. Enpresa pribatuen esku sartzea salatzeko, janari eta edari makinei buelta eman diegu, egun batez, enpresa hauek, gure unibertsitatean haien produktuak sal ez ditzaten. BBKko kutxazainak, bidai agentzia eta bokata jantokiak kartelez josi ditugu, hauek unibertsitatean daukaten presentzia salatzeko.
Leioako ekimena
Pribatizazioari Stop: Bologna prozesuaren helburu nagusia, goi mailako hezkuntzaren pribatizazioa da. Enpresa multinazionalek, hezkuntza saldu eta erosi daitekeen produktu gisa ulertzen dute. Baina, ikasleok ez gaude prest etorkizuneko langile txintxo eta beraien interesetara moldatutako objektu soil bat bihurtzeko.
Enpresa pribatuek argi izan dezatela Bologna bezalako prozesu homogeneizatzaile, pribatizatzaile eta elitisten aurrean ikasleria aurrez aurre aurkituko dutela. Pribatizazioari stop! Ikasle borrokaz lortuko dugu, Bologna gelditu!
Ikasle Abertzaleak (IA)