Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez, Eugenio Gutierrez Salazar “Tigre” errefuxiatu leioztarrari egingo diote omenaldia igalde honetan, GALek erail zuenetik 23 urte betetzen diren egunean hain zuzen. Horrenbestez, 12:30ean lore eskaintza egingo zaio Leioako hilerrian eta, ordu bete beranduago, Tigre plazan dagoen oroitarrian lorak jarri eta ekitaldi politikoa egingo da bertan. Gutierrez 1984ko otsailaren 25ean hil zuen frankotiratzaile batek, errefuxiatu talde batekin Zuberoako Idauze-Mendi udalerriko baserri batean zegoela. Euskara ikasketen atsedenaldian baserriaren atarira irten zenean buruan tiro bat jaso zuen eta bertan gelditu zen hilik. Hilketa GALek erreibindikatu zuen, baina orain arte inor ez da akusatua izan bere heriotzagatik. 29 urte zituen leioaztarrak. Argazkian, igandeko omenaldiko kartela / Etengabe.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!