Otsailaren 28an, asteazkena, Orkatz Gallastegi (Berango),
Aimar Hidalgo (Algorta) eta Gaizka Gañani (Santurtzi) Espainiako Auzitegi Nazionalean egingo dieten epaiketa dela eta, egun berean, Bilboko Justizia Jauregiaren aurrean kontzentratzera deitu du Gurasoak elkarteak. Hain zuzen, 10:00ak eta 11:00ak artean izango da elkarretaratzea. Arratsalderako, berriz, manifestazioa izango da Berangon, 20:00etatik aurrera. 2000ko abuztuaren 11an Algortan autobus bat erretzea leporatzen diete hiru gazteei eta fiskalak 18na urteko espetxe zigorra eskatzen die. Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak behin eta berriro salatutakoaren arabera, "akusazioaren froga bakarrak Ertzaintzak aurkeztu zituen 2004an: autobusa erre ondoren inguruan aurkitu omen zituzten hiru pertsona hauen ADN aztarnak nonbait". "Berriro ere salatu nahi dugu Ertzaintzaren prozedura hau. Nondik-nora sinistu behar diogu polizia honi, lau urte pasa ondoren aurkeztutako ADN froga horien inguruan? Non daude berme juridikoak? Ertzaintzak nahi duena espetxera bidali dezake politikoki Jaurlaritzari interesatzen zaiolako?" dio errepresioaren aurkako erakundeak. Argazkian, Orkatz Gallastegi berangoztarra Jose Maria Lidon epailearen hilketaren gaineko
epaiketan /
Torturaren Kontrako Taldea.