Udalbatzar aretoan egiten ari diren itxialdiaren bitartez, Gobernu Taldeari osoko bilkuretan hitza hartzeko ala ez duen eskubidea kendu nahi izatea leporatu dio Getxoko PPri Iñaki Zarraoa alkateak. “Hauxe da PPek duen demokrazia kontzeptua. Udalbatzarrean edo bestelako erakundeetako eztabaidetan esku hartzea, esate baterako, Espainiako Kongresuan edo Bizkaiko Batzar Nagusietan, eskubidea da eta ez beharra”, adierazi du udal agintariak. Aldi berean, "demokrazian hitz egiteko txandak borondatezkoak" direla aipatu du Zarraoak. "PPk ere ez du gaur hitza hartu gai batzuetan, nahiz eta horretarako aukera izan", gaineratu du. Argazkian, Iñaki Zarraoa alkatea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!