Lehen zatian honako lana egin behar izan zuten: hiruna bertso zortziko nagusian, hiruna bertso zortziko txikian, bi lehen punturi erantzun eta bakarkako gaian bi bertso osatu doinu eta neurri librean. Horiek bukatuta puntu gehien bildu zituzten bi bertsolariak Aitzol Barandiaran eta Odei Barroso izan ziren. Saio osoan zehar euren nagusitasuna nabaria izan zen. Bigarren zatian zero puntutik abiatu ziren bi bertsolariak. Ofizio bat abestu behar izan zuten sei puntuko motzean. Aitzolek inurriaren papera hartu zuen eta Odeik txitxarrarena. Inurria urte osoan ibili da janaria biltzen negurako, txitxarra, berriz, ez. Negua heldu da eta eguzkitsu dago. Ale politak utzi zituzten bertsolariak alegia honetan oinarrituta. Kartzelako lanean, sentsazio bat sortu behar izan zuten publikoarengan: lotsa. Ariketa honetan bi bertsolariak paretsu ibili ziren. Bakarkako gaian bertso ederrak utzi zituzten bi bertsolariek. Pertsona lotsati baten paperean jarri zituzten bertsolariak: “Txat bidez harreman sendo bat lortu dute pertsona batekin. Aurrez aurre ezagutzeko gonbita egon dizu”.
Honakoak izan ziren puntuaketak:
- Aitzol Barandiaran: 304,5 puntu lehen atalean / 210,5 puntu bigarren atalean.
- Odei Barroso: 294,5 puntu lehen atalean / 205,5 puntu bigarren atalean.
- Maialen Velarde: 276,5 puntu.
- Izar Mendiguren: 269 puntu.
- Ander Elortegi: 268,5 puntu.
- Peru Vidal: 263 puntu.
Algortako Bertsolari Eskola (ALBE)
http://www.albegetxo.net