Azken udalbatzarrean, presoei bisitan joateko diru laguntzak noiz emango dituzten galdetuta, Iñaki Zarraoa alkateak Josu Amezaga Getxo Biziko bozeramaileari emandako erantzunaren harira, Getxoko Udala gai honen inguruan daraman jarrera "lotsagarritzat" jo du Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Etengabe bitakoran zabaldutako adierazpenen bidez, presoen senideekin "modu maltxur eta ankerrean" jolastea egotzi die udal agintariei: "bereziki azpimarratu eta salatu nahi dugu Iñaki Urkiza Ezker Batua udal taldearen ordezkariaren jarrera. Bera da gai honen arduraduna eta presoen familiarrekin izan duen eta duen portaera lotsagarria da", azpimarratu du errepesioaren aurkako erakundeak. Argazkian, Getxoko Udalak gose greba egiteko lokala ukatu egin ziela salatu zuen Etxeratek ekimen ibiltariaren aurkezpenean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!