Ostiral honetan, martxoak 2, egingo zaio ongi etorri ekitaldia
Pagoa Zulueta preso ohiari, Leioako Plaza Gorrian (Kurkudi herriko taberna dagoen plaza), 20:30etik aurrera. Ekitaldi politikoaren ostean herri-afaria egongo da, 22:15ean, Betiko ikastolan. Afariko txartelak 15 euro balio du, eta salgai daude Kurkudi, Ganeko eta Udondo tabernetan. Txartela erosteko epea bihar bertan, otsailaren 28arekin, itxiko da 21:00etan. Zulueta 2005eko otsailaren 9an
atxilotu zuten, 14 pertsonako sarekada batean eta 4 egun beranduago fiskalak eskatuta
Garzonek espetxeratu zuen. Guztiek, Espainiako Polizi Nazionalaren eskuetan inkomunikatuak izan ondoren, torturak salatu zituzten. Ia bi urte espetxeratuta izan ondoren, urtarrilaren 24an atera zuten Aranjuezen dagoen Madril VI espetxetik leioaztarra, 12.000 euroko fidantza ordaindu eta gero. Argazkian, Pagoa Zulueta /
Etengabe.