Getxoztarra da Basauriko espetxera droga sartzea leporatuta atxilotutako gizona

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko ots. 26a, 22:38

Ertzaintzak X.P.C., 30 urteko getxoztar gizona, atxilotu zuen larunbat arratsaldean droga-trafiko delitua egotzita. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak zabaldutako bertsioaren arabera, gertakari horren egilea, bisita batean, Basauriko kartzelako preso bati gai estupefazienteak helarazten saiatu zen. Arratsaldeko seiak jota, Basauriko espetxeko funtzionarioek ertzainei bertaratzeko deia egin zieten, ustez presondegian bisitan zegoen pertsona bat preso bati drogak ematen ahalegindu baitzen. Polizia iturrien hitzetan, egileak kirol-zapatiletan zenbait estupefaziente zeramatzan ezkutatuta, ustez heroina, kokaina eta haxixa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun