Bihar, otsailak 28, hilabeteko azken asteazkena dela eta, euskal preso politikoen eskubideen aldeko mobilizazioak deitu dituzte zenbait fakultateetan
Presoen Aldeko Taldeek (PAT). Era berean, Erandio eta Leioako campusean, bertoko ikasle Miren Azkarate ikasle donostiarraren askatasuna aldarrikatzeko manifestazioa egingo dute 11:30ean kafetegi nagusitik abiatuta, "Errepresioa ez da bidea, Miren askatu!" lelopean. Azkarate 18 urterekin atxilotu zuten Donostian guardia zibilek, 2002ko irailaren 11n. Lau egunez inkomunikatua izan zuten eta "torturatua" izan zela salatu zuen gazteak. Aske geratu zen orduan. Hala ere, urte guzti hauen bueltan, orain bi larunbat (otsailak 17) hasi zuen Martutenen Espainiako Auzitegi Nazionalak jarritako bost urteko espetxe zigorra. Argazkian, otsailaren 23ko kontzentrazioa Leioako campusean.