Berangoko Simon Otxandategi dantza taldeak Krakovian (Polonia) ospatuko den folklore lehiaketan parte hartuko du, hori dela eta, Udalak hiri honetara joateko bidaia antolatu du udarako. Uztailaren 28tik abuztuaren 2ra izango da eta taldea zuzeneko charter hegaldi berezi batean joango da, geldialdirik gabe, udal iturriek iragarri dutenez. Horrez gain, inguruko toki ederrenak eta interesgarrienak ezagutzeko irteerak antolatu dituzte, hegoaldeko zonaldetik eta mendietatik. Irteera hauetan gidari profesionalek hartuko dute parte. Ibilaldiak hoteletik gertu burutuko direnez, bidaiak mantenu osoa du barne, "kalitatezko hotel batean". Gaur egun, Krakovia bertoko eta nazioarte mailako turismo gune garrantzitsua da; urtero bi milioi bisitari baino gehiago hartzen ditu. Arte eta arkitekturaren "kolosoa" da eta Unescok babestutako toki izendatu du bere alde zaharra. Argazkian, Krakoviako plaza nagusia.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!