Hiru fase izaten dira: goizean Sopelako tabernetan zehar ibiliko dira taldeak, ALBEk prestatutako bertsoak entzuten eta musikariek lagundurik. Ostean, herri-bazkaria egingo dute Ander Deuna ikastolan, eta hau amaitutakoan finala jokatuko da, eguerdiko talde onenen artean.
Hauek dira irabazleentzako sariak:
- Talde irabazleari: 4 lagunentzako bi afari.
- Bigarren sailaktutako taldeari: 4 lagunentzako afaria.
- Hirugarren sailkatutako taldeari: 4 lagunentzako afaria.
- Laugarren sailkatutako taldeari: 4 lagunentzako bazkaria.
Eskuratu txapelketako oinarriak eta esaera zaharren zerrenda eta azalpena, doc formatuan.
Sopelako AEKk urtero antolatzen duen Esaera Zaharren Txapelketak badu data: aurtengo edizioa, hamalaugarrena, martxoaren 17an, larunbatarekin, izango da; martxoaren 22an Karrantzan hasi eta apirilaren 1ean Iruñean amaituko den