Telefonia enpresek tarifak igo izana salatzeko martxoaren 1erako deitutako "itzalaldiari" beste aldarrikapen bat erantzi diote telefonia antenek eragindako kutsadura elektromagnetikoak kaltetutakoen EAEko elkarteek, Getxo udalerriko Antena Ez tartean dela. Horrenbestez, "sakeleko telefonorik gabeko eta osasunaren aldeko" eguna egitera deitu dituzte herritarrak. "Berdeek babestutako ekimen berri hau telefonia enpresen gehiegikeriak eragin duen gogaitasunaren adibidea besterik ez da. Horretaz gain, antena mordoa jartzen digute etxebizitzen gainean, ikastetxeetatik hurbil, ospitaletan, geriatrikoetan... gure baimenik gabe gure etxeak irradiatuz eta osasunerako horrek izan dezakeen kalteari muzin eginez", azaldu dute prentsa ohar bidez. Argazkian, garabi batek telefonia antena bat muntatzen iazko martxoaren 30ean, Itzubaltzeta /Erromoko Ganeta plazako 1. atariaren gainean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!