Basoko fruituei buruz mintzatuko dira bihar Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko ots. 27a, 19:40

Basozaleak Getxo udalerriko Mikologia eta Botanika Elkarteak antolatuta, "Casi todos los frutos del bosque" izenburuko hitzaldia eskainiko du asteazken honetan, otsailak 28, Alfred Llorente biologoak. Saioa Algortako Aldai kulturguneko (Karitate kalea 1) areto nagusian izango da 19:30etik aurrera. Gotzon Toral Basozaleetako idazkariak azaldu duenez, "tenperaturen igoerak loraldia aurreratu egin du. Horrez gain, azken hamarkadetan, basoek mendian gora atzera egin dute klima egokiago baten bila. Dagoeneko urteko lehenengo fruituak ditugu ditugu zuhaitzetan. Espezieen biziraupenerako beharrezkoak, eskarmentu handiko ibiltarientzat esker onekoak dira asko, baina ez da ahaztu behar pozoitsuak ere badaudela". Argazkian, gure basoetan ohikoak diren gaztainak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun