Getxoko Bilgune Feministaren oharra:
Getxoko Bilgune Feministatik datorren hilabetean antolatu
ditugun ekintza ezberdinen berri eman nahi dizugu.
2005ean Euskal Herritik igaro zen Emakumeon Mundu Martxaren harira Euskal Herrian lan talde bat sortu zen. Bertan, Euskal Emakumeon Eskubideen Karta garatu eta kaleratzeko apustua egin zen eta horren emaitza badago kalean. Izan ere, 2006ko abenduan azken zirriborroa adostu genuen eta orain eduki horiek kaleratu eta Euskal Herriko emakume eta eragile ezberdinen ekarpenak eta iritziak jaso nahi ditugu. Guztion parte hartzea behar-beharrezkoa da: prozesu honetan benetako beharren araberako karta kaleratu ahal izateko behar-beharrezkoak ditugu guztion iritziak.
Horretarako, Martxoaren 1ean aurkezpen bat egongo da Algortako Kultur etxean arratsaldeko 7etan eta bertan ekarpenak zelan egin ahal diren azalduko dizuegu.
Bestalde, gogoratzea M8a bueltan dagoela eta betiko lez mobilizazioak egongo direla.
Eta azkenik, Martxoaren 16an jaialdi bat prestatu dugu
Txorimalo Gaztetxean, ekitaldi xume batekin (dantzak eta abar)
eta kontzertuekin.
Galderarik izatekotan: ehbfgetxo@euskalerria.org eta 627 393 549
Animatu eta parte hartu!
Getxoko Bilgune Feminista
Getxoko Bilgune Feministak 2005ean lantzen hasi zen Euskal Emakumeen Eskubideen Kartaren azken zirriborroa ezagutaraziko du etzi, martxoak 1, Algortako Villamonte kultur etxean 19:00etan egingo duten batzar irekian. Bileran bertan, eskualdeko emakumeei zein eragileei ekarpenak egiteko eta iritziak emateko zein bide dauden azalduko dute. Dena den, Bilgune Feministak (EHBF) “behar-beharrezkotzat” jo du parte hartzea “benetako beharren araberako karta kaleratu ahal izateko”. Karta idazten ari den sarea 2005ean antolatu zen,