Bolognaren inguruko hitzaldia izango da bihar Arte Ederretako fakultatean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko ots. 28a, 17:23

Arte Ederretako ikasle asanbladak Bologna prozesuaren gaineko hitzaldia antolatu du ostegun honetarako, martxoak 1, goizeko 11etatik aurrera, aipatu EHUko Erandio eta Leioako campuseko ikastegiko atondoan. Hain zuzen ere, gaur egin dute ekitaldi horretarako deialdia, fakultatea Bolognaren inguruko mezuak irakur zitezkeen puxikez betez, "ikasleak burbuilatik atera daitezen". Horretaz gain, informatu eta kontzientzia hartzeara deitu dituzte unibertsitarioak, Gaztesarean zabaldutako oharrean. Argazkian, hitzaldiaren berri ematen duten bi puxika ikusten dira fakultateko korridoreetan dauden metalezko armairuetako batean / Gaztesarea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun