Espainiako Auzitegi Nazionalean egiten ari zaien epaiketan, leporatzen dieten kale erasoan parte hartu izana ezeztatu dute Orkatz Gallastegik (Berango),
Aimar Hidalgok (Algorta) eta Gaizka Gañanek (Santurtzi). 2000ko abuztuaren 11n Algortan autobus bat erretzea leporatzen diete hiru gazteei eta Ignacio Gordillo fiskalak 18na urteko espetxe zigorra eskatzen die, "sute terrorista delitua" egitearen akusaziopean.
Europa Press albiste agentziak zabaldutakoaren arabera, data horietan "lagunekin Pontevedran (Galizia) oporretan" zegoela adierazi du Gañanek, "horrelako ekintzetan inoiz ez" duela parte hartu nabarmentzeaz gain. Hidalgok, berriz, "egun guztian lanean" egon zela aipatu du. Bestalde, Gallastegik fiskalaren galderei ez die erantzun nahi izan. Berak ere erasoan parte hartu izana ukatu du. Epaiketa martxoaren 9ra arte atzeratu egin dute. Argazkian, Aimar Hidalgo algortarra 2005eko
uztailaren 19an Aranjuezeko espetxetik, 6.000 euroko fidantza ordaindu eta epaiketarik egin gabe kartzelan hamar hilabete egin ondoren. Gaizka Gañan santurtziarra ere kalean dago. Orkatz Gallastegi berangoztarra, ordea, espetxe barruan da. Jose Maria Lidon epailearen gaineko informazioa Urtzi Muruetari ematea leporatuta, 26 urteko espetxealdia ezarri zioten,
2005eko abenduan.