Orkatz Gallastegi (Berango), Aimar Hidalgo (Algorta) eta Gaizka Gañanen (Santurtzi)
epaiketaren kontra, Bilboko epaitegiaren aurrean egin du elkarretaratzea gaur goizean Gurasoak elkarteak. Besteak beste, "euskal gazteei ezarri zaien kriminalizazio eta mendeku politika" eta Espainiako Auzitegi Nazionala eta "egoera jasangaitza eragiten ari diren" legeak "existitzea" salatu du Txusa Etxeandia bozeramaileak. "Diotenez, gazte hauen aurka, komisarian inkomunikaturik zeudela lortutako erruztatzeak eta guztiz zalantzagarriak diren ustezko ADN frogak baino ez dituzte", kritikatu du. Etxeandiak gaineratu duenez, "argi eta garbi politikoa den gatazkari irtenbideak bilatu eta dauden arazoak konpontzen laguntzen ez duen sufrimendu guzti honekin amaitzea exijitzen dugu". Argazkian, Orkatz Gallastegi berangoztarra beste epaiketa batean.