Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren oharra:
Iñaki de Juana Chaos, askatasun eskubidearen alde 115 egun gose greban daraman preso politikoa, Madrilgo ospitale penitentziariotik atera eta Euskal Herriko ospitale baterako bidean da.
Lehenik eta behin, Iñaki de Juana Euskal Herrira iristean harrera egin diezaiogun deialdi zabala luzatu nahi dugu. Harrera hau, 12:30ean Gasteizera sartzeko peajean, Etxegarateko gainean eta ospitalean egiteko deia luzatzen diegu herritarrei.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak ez daki zein baldintzatan dakarten Iñaki de Juana Euskal Herrira eta honi buruzko berriak izaterakoan eskainiko dugu balorapen zehatzagorik.