De Juanak etxean bete beharko du zigorra, Poliziaren zaintzapean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mar. 1a, 14:24

Lehendabizi Donostiako ospitalean ingresatuko duten arren, Iñaki de Juanak etxean bete beharko du bigarren zigorra amaitzeko geratzen zaion urtebetea, Poliziaren zaintzapean. Martuteneko espetxeak izango du presoaren ardura. Hain justu, kartzela donostiarreko arduradunek erabakiko dituzte presoaren baldintzak. Espainiako Gobernuak bigarren graduan ezarri eta espetxe araudiko 100.2 artikuluko aringarriak aintzat hartuta, "malgutu" egingo du preso donostiarraren kartzelaldia. Berria.infok jazo duenez, De Juanari espetxealdia arintzea "erabaki pertsonala" izan dela azpimarratu du Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroak, baita "arrazoi humanitarioengatik" hartu duela ere, "bestela datozen asteetan hil egingo zen-eta". Hala ere, Espetxe Erakundeetako Zuzendaritzaren, espetxe zaintzako epaile zein fiskalaren iritzia aintzat hartu duela erantsi du. Askatasunak Donostiako ospitalera deitu ditu herritarrak 14:00etan harrera egiteko. Argazkian, Iñaki de Juanaren alde Algortan egindako mobilizazio baten irudia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun