Rafa Diez LAB sindikatuko idazkari nagusiaren aburuz, Inaki de Juana Chaos euskal presoaren espetxealdia arintzeak "oxigeno apur bat ekar liezaioke egungo egoera politikoari". Espainiako Gobernuak "presoekiko mendeku politika behin betiko alde batera uztea eta beren eskubideak errespetatzeko fasean benetan sartzea ona litzateke", esan du Diezek.
Sei preso gaixo
Bestalde, Juan Mari Olano Askatasuneko bozeramaileak gogoan izan ditu oso larriki gaixo dauden sei euskal presoak, eta beraien egoera oraindik ere "Gobernu espainolaren esku" dagoela ohartarazi du. Hartara, euskal preso politikoek "dagozkien eskubideen jabe" izan behar dutela azpimarratu du. Bestalde, arratsaldean zehar beste prentsaurrekoren bat dei dezaketela jakinarazi du.
Iñaki de Juana Euskal Herrira ekartzeko erabakia "berandu, oso berandu" iritsi dela iritzi dio Juan Mari Olano Askatasuneko eledunak, baina, era berean, "pozgarria" dela esan du