Agindua idatziz jasoz gero, ertzainak izango dira De Juanaren atean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mar. 1a, 14:56

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saila Martuteneko espetxeko zuzendariarekin harremanetan jarri da gaur goizean, Iñaki de Juana presoari ezarritako zaintza erregimenaz informazioa eskatzeko, Espainiako Espetxe Zuzendaritza Nagusiak hartutako erabakiaren ostean presoaldia arintzeko egoeran baitago orain. Horrela jakinarazi du Lakuak prentsa ohar bidez. Sailak zaintza erregimen horren inguruko informazioa idatziz jasotzea eskatu du, bisitak jasotzeko aukeraz eta horien ordutegiaz zein presoak egun duen egoeraren inguruko beste edozein baldintzaz. Argazkian, Javier Balza Herrizaingo sailburua.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun