Getxo Kirolak udal erakunde autonomoak 159.600 eurotan eman ditu Fadurako udal kiroldegian padelean jokatzeko lau pista estali egiteko lanak. Datorren maiatzerako egon litezke amaituta lanak. Pista hauek egun laugarren pilotalekua dagoen gunean egingo dira, frontoia oso gutxi erabiltzen baita zorua txarto daukalako eta laburra delako. “Kirol hau egiteko eskaria handia da eta Fadurako frontoien erabileraren bilakaera ikusita, bereziki laugarrenarena, erabaki egin dugu alde horretan padelerako lau pista estali egitea”, Iñaki Zarraoak azaldutakoaren arabera. Pistek 20x10 metroko azalera izango dute, frontisa eta alboak kristalezkoak izango dira eta zorua belar artifizialekoa. Lau padel pista berri hauek dagoeneko Faduran dauden estali gabeko zazpiei eta Itzubaltzeta / Erromoko Gobela kiroldegiko beste biei gehituko zaizkie. Argazkian, hainbat lagun padelean jokatzen.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!