Iñaki de Juanak gose greba utzi du

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mar. 1a, 19:33

Iñaki de Juana Donostiako ospitalean bisitatu ondoren, bostak pasatxo presoaren neska lagun Irati Aranzabalekin batera agertu da komunikabideen aurrean Juan Mari Olano: "Gose greba amaitu duela eta herria zoriondu egiten duela esan digu. Euskal gizarteari eskerrak emateko esan digu. Haren ustez, gizartearen eta bere borrokagatik dago orain bera Euskal Herrian", adierazi du Askatasuneko ordezkariak, Berria.infok zabaldu duenez. Espainiako Gobernuak gaur bigarren gradua ematea erabaki eta gero, lauak hamar gutxi aldera iritsi da hura zekarren anbulantzia Donostiako ospitalera, aurretik Ertzaintzaren furgoneta bat eta atzetik beste bat zuela. Bertan ehunka pertsona bildu da presoari harrera egiteko. Tentsio uneak bizi izan dira, tirabirak izan dira poliziarekin, eta gutxienez, pertsona bat zauritu du Ertzaintzak. Bestalde, Etxegaraten 40 bat lagun elkartu dira harrerarako. Argazkian, De Juanaren aldeko pankarta erraldoia Bilboko San Nikolas elizan / Etengabe.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun