American School of Bilbao ikastetxe ondoan bi semaforo jartzea onartu du
Berangoko Udalak. Horietako bat zentroaren sarreran bertan ezarriko dute, errepideko goiko aldean. Beste semaforoa, berriz, aldaparen beheko aldean egongo da, sarrerako errepide hasieran. Ikastetxetik bertatik zuzenduko dituzte semaforoak, eta ikasleen sartu-irteneko ordutegian soilik erabiliko dira. Miren Dobaran alkatearen hitzetan, “semaforook trafikoa kontrolatzeko aukera emango dute, ikastetxera doazen ibilgailu eta oinezkoen segurtasuna bermatuz”. Berangoko Udalak bere gain hartuko du horiek jartzeko ardura, 16.000 euroko aurrekontuarekin. American School of Bilbao “pribatua izan arren, udal errepidea du alboan, eta guretzat garrantzi handia dauka segurtasuna hobetzea; batik bat inguru horretan, neska mutil asko ibiltzen delako eguneko ordu zehatz batzuetan, horrek dakarren arriskuarekin”, esan du tokiko agintariak. Argazkian, semaforo bat /
Jorge Peris.