Gaurtik aurrera Berangoko Karabiazpi kaleko 1. zenbakian (antzineko nagusien egoitza zena) du egoitza berria Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urduliz hartzen dituen laneko eta garapen ekonomikoko tokiko zentroak. "Lokal berriekin zerbitzu berriak eman ahal izango ditugu, kalitate eta etengabeko hobekuntza oinarriei jarraituz", uste dute
Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko arduradunek. Besteak beste, Julio Artetxe Lan eta Trebakuntza foru diputatuak eta aipatu udalerrietako alkateak parte hartu dute gaurko inaugurazio ekitaldian. Uribe Kostako
Behargintzak hiru esparrutan ematen du zerbitzua: besteen konturako enplegua, enpresak eta tokiko garapenerako proiektuak. Argazkian, Miren Dobaran Berangoko alkatea eta Juan Olea Urdulizko alkate eta Uribe Kostako Mankomunitateko lehendakaria.