Algortako Salsidu kaleko egoitzan gaur emandako prentsaurrekoan, Getxorako hirigintza proiektuaren bigarren aurrerapen txosten bat prestatzen ari direla iragarri du Iñaki Urkiza Etxebizitza zinegotzi eta Getxoko
EB-Berdeen hautagaiak. Udal hauteskundeak baino lehen deituko dute horren idazketarako lehiaketa publikoa. Egitasmoa Ezker Batuarena ez ezik, tokiko gobernuarena badela nabarmendu du Urkizak, baita Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundia "alde" dituztela ere. Txosten berriaren bidez, proiektua Lurzoruaren Legera egokitu nahi dute "babes ofizialeko (%55) eta tasatutako salneurriko (%20) etxebizitzan kopurua handitzeko". Hala ere, "seguru asko" orain arte aipatutako 8.368 pisu baino gutxiago egingo dituztela adierazi du Urkizak. Gehienez, sei solairutakoak. Ingurumen inpaktuari buruzko ikerketa egingo dutela gaineratu du zinegotziak. Argazkian, proiektuaren gainean "esan diren gezur guztiak agerian uzteko" sareratutako erdara hutsezko web gunearen (
www.proyectoebgetxo.org/) aurkezpenean egin ditu adierazpenak Urkizak, Amaia Aparicio zinegotzigai alboan duela.