EAJren iritzi aldaketa elektoralistatzat jo du Getxoko PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mar. 2a, 22:57

EAJk oraingo udal gobernuak Getxorako duen hirigintza egitasmoa alde batera utzi duela jakinda, "maiatza baino lehen, herritarrei bere proiektua zein den argi eta garbi azaltzeko" desafioa egin dio Imanol Landa alkategai jelkideari Marisa Arrue PPko hautagaiak. "Dagoeneko guk egiten ari gara eta ez dugu arazorik berriro egiteko. Baina ez da onargarria sei hilabetez proiektua saltzen aritzea eta orain, udal hauteskundeetarako bi hilabete falta direla, horri babesa kentzea", adierazi du zinegotzi popularrak. "Herritar gehienak horren aurka daudela argi geratu da. Hortaz, hauteskundeengatik izango da. Iritziz horren erraz aldatzen duen pertsona batengan fidatzerik ez dago", gaineratu du Arruek. Argazkian, Marisa Arrue Getxoko PPko alkategaia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun