Itzubaltzeta gaztetxearen etorkizuna kolokan

Itzubaltzeta gaztetxearen eraikina eta inguruak “birgaitzeko” proposamen berria aurkeztuko du astelehenean Getxoko PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mar. 3a, 20:49

Getxoko Alderdi Popularrak jakinarazi duenez, Marisa Arrue zinegotziak astelehenean, gozieko 10:30ean prentsaurrean aurkeztuko du “Errekaganeko tailerren zonaldea birgaitzeko” ekimena. Komunikabideei bidalitako prentsa oharrean, antzinako aroztegian bertan dagoen Itzubaltzeta gaztetxea aipatu gabe, popularrek kale zati hori “oso baldintza kaskarretan” dagoela salatzen dute eta Gobela kiroldegiko atean jarri dute hitzordua. Deialdia, gainera, gaztetxeak 200 inkesten gainean egindako gazte eta herri ikerketaren emaitzak gaur aurkeztuko dituenean egin dute. Dena dela, orain dela bi urte Itzubaltzeta gaztetxea bota eta Areetako skate pista bertara mugitzea eskatu zuen Getxoko PPk. Besteak beste, egun gaztetxeaz gain hainbat musika taldeen bi entsegu lokal, andra edadetu baten etxebizitza, bi gazte lonja eta autoa uzteko tokiak daude eraikinean. Argazkian, iaz egindako Gaztetxe Martxa Itzubaltzeta gaztetxearen aurrean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun