Basotxu eta Axganen 80 aparkaleku berri jarriko dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mar. 5a, 21:05

Berangoko Udalak Basotxu eta Axgane inguruan aparkaleku gehiago moldatzeko lanak abian jarri ditu. Kamioiak berehala hasiko dira 80 aparkaleku sortzeko lanetan, Agenda 21 udal egitasmoak aintzat hartzen duen bezala. 80 aparkaleku berri horiek azkenaldian Arene kalean jarri dituztenei gehituko zaizkie. Eremu horretan lehen zeuden aparkalekuen kopurua bikoiztu du Berangoko Udalak, 50 ibilgailu baino gehiagorentzako tokia sortuz, tokiko arduradunenk nabarmendu dutenez. "Aparkaleku berriak sortzeak helburu garbia du: herriak auzo jakin batzuetan autoak uzteko zeukan gabezia konpontzea", gaineratu dute. Egitasmoak 60.000 euroko aurrekontua du. Argazkian, Berangoko Elexalde ingurua.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun