Emakumeen eskubideen aldeko mobilizazioak deitu dituzte biharko LABek eta Bilgune Feministak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko martxoaren 7a

Martxoaren 8an, emakumeen eskubideen alde kalera irtetzeko deia egin die Uribe Kosta eskualdeko herritarrei Getxoko Bilgune Feministak. "Emakumeok gure eskubideak borrokatuz" lelopean, Algortako Telletxe plazatik abiatuko da manifestazioa, 19:30ean. Hala ere, hau ez da Emakumeen Nazioarteko Eguneko mobilizazio bakarra izango, eskualdean. Besteak beste, goizerako egin du deialdia Eskumaldeko LABek. "Emakumeak hitza hartu eta gure izenean inork erabaki ez dezan" lelopean, 12:00etatik 12:30era egingo dute kontzentrazioa, Leioako udaletxe aurrean. Argazkian, iazko martxoaren 8an, Getxoko Bilgune Feministak eta ELA eta LAB sindikatuek sortutako Uribe Kostako Emakume Plataformak Algortan egin zuen manifestazioa.