Martxoaren 8tik 17ra bitartean, Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruko jarduerak antolatu ditu Barrikako Udalak. Bihar bertan "La Meva Mare" izenburuko antzezlana eskainiko du Bego Klown konpainiak. 18:00etan hasiko da saioa eta horren ostean kafe-tertulia izango da. Martxoaren 10ean, larunbatarekin, berriz, umeentzako ginkana ez sexista eta ipuin kontaketa (Kandelen Argipean taldekoekin) egongo dira 11:15etik aurrera. Jarduera horrek "parekotasunaren bidean, gurasoen eta hezitzaileen lana sustatzeko asmoa du", udal iturriek zehaztutakoaren arabera. Azkenik, hilaren 17an, "Andra helduak eta elikadura" hitzaldia emango du Esti Olabarrietak, 12:00etatik aurrera. Ekitaldi guztiak udaletxean izango dira, liburutegi zaharrean. Argazkian, hainbat neska-mutil.