Emakumeen Egunean klown antzerkia eta luncha izango dira Berangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mar. 7a, 19:34

Ostegun honetan, martxoak 8, “Molestias Clownicas” izeneko antzezlana eskainiko du Oihulari Klown konpainiak, Berangoetako kultur etxean, 18:30etik aurrera. Luncha ere izango da ondoren bertaratutako guztientzat. Astelehenean abiatu ziren Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruan Berangoko Udalak antolatutako ekitaldiak eta ostiralera arte luzatuko dira. Gauzak horrela, arpa eta gitarra emanaldia antolatu dute etzirako, hilak 9, eskoletan; etxeko pastelez hornitutako meriendarekin batera, 18:30ean. Etzidamu, "Memorables" antzezlana eskainiko du Entre Mujeres taldeak, 18:00etan, Berangoetako kultur etxean. Argazkian, “Molestias Clownicas” antzezlanaren irudia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun