Bi egunez bahituta eduki dute 17 urteko sopeloztar bat

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko martxoaren 7a

Sopelako 17 urteko gazte bat bi egunez bahituta egon da, EiTBk atzo jakinarazi zuenez. Antza, mutikoaren aitak dirua zor zuen eta bahitzaileek erreskatea eskatu zioten. Aitak etxetik alde egin zuen eta igandean mutikoa bahituta eraman zuten. Senideek Ertzaintzaren esku utzi zuten auzia, eta poliziek bitartekari lana egin zuten. Bahitzaileekin hitzordua jarri zuten atzo Gobelako metro geltoki inguruan. Bertan utzi zuten erreskatea, eta dirua hartzera joandakoak atxilotu zituzten gero. Epaileak sumarioa sekretupean jarri du, baina ikerketa inguruko iturriek esan dutenaren arabera, bi pertsona Getxoko ertzain-etxean dituzte. Mutikoa onik dago; aita, berriz, ez da oraingoz etxera bueltatu. Argazkian, ertzain autoak.