Larunbat honetan, martxoak 10, Leioa eta Zorrotzako
Kloratita musika taldeak bere azkeneko diskaren aurkezpena egingo du gaueko 10etatik aurrera, Getxoko Txorimalo gaztetxean. Abuztutik jo gabe egonik eta "Etikaz mintza gaitezen..." CD-Liburu-DVD proiektuan murgildu ostean, kontzertu horrekin, aurtengo birari hasiera emango diote. Bertan, lan berria egiten parte hartu duten hainbat musikari eszenatokian egongo dira. Kloratita musika taldea 2003 urteko udazkenean sortu zen. Urte horretako uda partean, aspalditik elkar ezagutzen zuten bost lagun batu eta musika talde bat sortzeko ideiarekin ibili ziren. 2004ko urtarrilean eskaini zuten lehenengo kontzertua, Zorrotzan, frontoi azpian, euren entseilu lokaletik 50 metrora. "Etikaz mintza gaitezen…" izenekoarekin, orain arte bi lan kaleratu dituzte: Lehenengoa, "Inoiz baino lehenago..." izan zen, 2004ko abenduan. Argazkian, Kloratita.