Guns’n’Roses musika taldearen abestiak jotzen dituen Udondoko Guns’n’Cloners-ek parte hartuko du larunbat honetan, martxoak 10, Errekaldeko
Kukutza gaztetxean burutuko den
Errekalde Heavy Metal kolektiboko urteko topaketan. Bosgarren Heavy Jaiko hitzorduak egun eta gau osoa hartuko ditu honako egitaraupean: goizeko 11:30ean, Errekaldeko plazan, futbol partida heavy eta trash zaleen artean; ondoren musika txikiteo heavya izango da auzoan zehar, gitarra elektrikoak eta guzti; prest dagoenean, herri bazkaria Kukutzan; ondoren, 17:00ak aldera, Guitar Hero I. lehiaketa eta, gaua irekitzeko 19:00etatik aurrera zortzi talderen bertsio kontzertua, bakoitzak 4 abesti joko dituela. 21:00etan joko duten Guns’n’Cloners-ez gain honako taldeak izango dira bi oholtzen gainean: Abuelo te respeto, Los Yosis, Kilimanjaro, Bloody Sweets, The Bitu band, Maribleltz y los destructors eta Trajano. Hortaz, aipatu taldeetan jotzen duten Positiva, Shisha Pangma, Pumpin Folk Band edo Picadura musika taldeen kideak entzuteko parada izango da.