Itzubaltzetako preso sozial baten aldeko jaialdia egingo dute bihar gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mar. 9a, 19:47

Itzubaltzeta / Erromoko preso sozial baten defentsa gastuak eta kartzelako bere bizi baldintzak hobetzeko jaialdia antolatu du biharko, larunbata, herri horretako gazte koadrila batek. Festa arratsaldeko 8etan hasiko da Itzubaltzeta gaztetxean, “Kartzelak=Pertsonen sarraskia” lelopean, eta bertan kontzertua eskainiko dute Itzubaltzeta / Erromoko Okupando Rom@, Zorrotza eta Itzubaltzetako Puñalada Trapera (irudian) eta Basauriko Radioaktiva musika taldeek. Kontzerturako sarrera Itzubaltzeta gaztetxeko sarreran bertan eskuratu ahal izango da, hiru euroren truke.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun