Jose Sacristan eta Ana Labordeta aktore ezagunek Jeffrey Hatcherrek idazle estatubatuarrak idatzitako lana ekarriko dute bihar Algortara. Nacho Artime gidoilariak moldatutako gaztelerazko testuan, Pablo Picasso 1941eko egun batean Pariseko Les Catalans jatetxetik irteten zela naziek atxilotu zuteneko datu ezaguna hartu eta artea, zentsura, egia, gezurra, politika, kultura eta kontsumoari buruzko trama dibertigarria eskainiko digu. Izan ere, Picasso sotoren batera eramango dute bertan galdekatu eta ustezko bere hiru koadroren benetakotasuna ziurta dezan, bere lanak jada nahiko kopiatuak baiziren. Baina, Picassok laster susmatuko du bere aurrean duen Kultur Ministerioko funtzionario artezalearen asmoa ez dela koadroak erakusketa batera eramatea, Adolf Hitlerrek agindu bezala “arte endekatuko” beste hainbat lanekin batera erretzea baizik. Sarrera 15 eurotan eros daiteke.