Ez ohiko udalbatzarra egiteko eskaera aurkeztu du gaur goizean Getxoko PPk, Marisa Arrue alderdi horretako bozeramaileak jakinarazi duenez. Osoko bilkura horretan, Getxoko hirigintza egitasmoaren inguruan bakarrik eztabaidatzea da asmoa eta, "eskaera PPko bederatzi zinegotziek sinatu dutenez, gehien jota bi hilabeteko epean deitu beharko du udalbatzarra alkateak". Halandabe, gaia "horren garrantzitsua" denez eta "udal gobernuaren intentzioak zein azken egunetako aldentzeek sortarazi duten zalaparta ikusita", Iñaki Zarraoak alkateak "ahalik eta lasterren" deitzea espero dute popularrek. Arrueren hitzetan, "alderdi guztiek herritarrei Getxorako zer nahi dugun azaltzeko eskatu dugu udalbatzarra". Argazkian, Marisa Arrue Getxoko PPko alkategaia.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!