Eta hemen dago kezkagarriena, gaztetxe hau orain dela 2 urte eta erdi sortu zenetik lehenengo aldiz, Zarraoak erantzun du esanez udalaren asmoa gaztetxea botatzea dela inguruan dagoen parkea luzatzeko. Hori dela eta alarma guztiak piztu behar ditugu, 2004ko irailean egin genuen bezala. Bestalde, badakigu orain dela aste batzuk LZPren aurka azaldu ziren 3.000 pertsonek EAJ atzera egitea lortu dutela, 3.000 boto gehiegi arriskatzea baita. Gizarte honetan non dena zenbatzen den, batzutan herri adierazpen masiboek gertaeren nondik norakoak alda ditzakete eta gazte asanbladak badaki, udalak ez bezala, kalean bertan lan egin eta galdetzen duelako, Itzubaltzeta / Romoko auzokide gehienek gaztetxea jarraitzea babestu edo gutxienez errespetatzen dutela.
Gaztetxea botatzea gure auzoko herritarren babesik gabeko beste alde bakarreko udal erabaki bat litzateke. Hortaz, espazio askatu hauentzako bultzada eta errespetua exijitzen dugu, gazte gehiengo zabal batek aldarrikatzen dituelako eta herriak oro har errespetatzen dituelako. Eta, ere berean, gazteriarentzako alternatiba askeak egon ezean gaztetxea, aurretik egin bezala, irmotasunez, itxaropenez eta ausardiaz defendatuko dugula txapelgorri jaun-andereen jarrera triste, koldarra eta harroputzaren aurrean.
Itzubaltzeta / Erromoko herria, gaztetxeak behar zaituzte!
Iñigo Zuluaga / Itzubaltzeta gaztetxeko kidea