Anari eta Young Talent Show-en kontzertu akustikoa izango da bihar Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mar. 13a, 19:10

Asteazken honetan, martxoak 14, kontzertu akustikoa eskainiko dute, EHUko Erandio eta Leioako campusean, Anarik eta Young Talent Show taldeak, unibertsitateko kultur iturriek iragarri dutenez. Batetik, Anariren doinu goibel eta bakartiak, hitz biluziak eta atmosfera ezerosoak entzuteko aukera izango da. EHUko irakasle Gaizka Insunza eta Hannot Audience taldeko kideek osatzen duten Young Talent Show-ek, berriz. Tom Waits, Neil Young eta beste maisu batzuen bertsioak eskainiko ditu. Saioa 12:00etan izango da, liburutegi nagusiko hitzaldi aretoan. Bestalde, ipuin kontaketa saioak jarraitzen dute campusean. Bihar ere, baina oraingoan Erizaintzako Unibertsitate Eskolan, La Picota taldeak "Cuentos insolitos" eskainiko du, 12:00etatik aurrera. Saioek apirilaren 14ra arte luzatuko dira, asteazkenero, ikastegiz ikastegi. Pasabide batean kokatzen da ipuin kontalaria, kontzienteki doan publikoa ezezik hortik pasatzen dena ere erakarri nahi baitu. Horregatik, 45 minutuko saioa ipuin asko eta askotarikoez osatzen da. Argazkian, Young Talent.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun