Udalak 2006eko irailerako Astrabuduan eta Altzagan haurtzaindegi bana jarriko zituela hitzeman arren, horiek zabaltzeko ematen ari den atzerapena kritikatu du Erandioko PPk. Javier Ruiz tokiko popularren bozeramaileak azaldu bezala, orain gutxi agindu dituzte Astrabuduakoa egiteko lanak: "gutxienez jota, 2007ko irailera arte ez da zabalik egongo, urte beteko atzerapenarekin, beraz", gaineratu du. Halandabe, popularrek uste dute "azkoz gehiago" luzatuko direla obrak, "instalazioen atontzea eman gabe dagoelako oraindik". Altzagako haurtzaindegiaren etorkizuna "kezkagarriagotzat" jo du Ruizek, "egun lanak enkantera ez dituztelako atera oraindik, irailerako zabalik egotea guztiz ezinezkoa eginez". Argazkian, Leioako Altzaga ikastolako umeak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!