Marian Perez Algortako preso politikoari Martutene espetxetik zein telefono zenbakietara deitzen duen justifikatzeko fakturak edo erreziboak aurkeztea eskatu diote, "aurretik telefono zenbaki horiei hots egiteko inongo arazorik izan ez badu ere", Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez salatu duenez. Orain, ordea, arazoak izan ditu abokatuarekin hitz egiteko eta bere familiari deitzeko ere faktura horiek aurkeztu beharko dituela esan diote", gaineratu du errepresioaren aurkako erakundeak. Bestalde, ostiralean, iluntzean, kontzentrazioak egingo dira herri eta auzoetan presoen eskubideen alde. Besteak beste, Leioako Boulevardean eta Algortako Telletxe plazan izango dira elkarretaratzeak, 20:00etan. Argazkian, iazko martxoko azken ostiraleko elkarretaratzea Algortan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!