Zortzi urtera jaitsi dute Gallastegi, Hidalgo eta Gañanen kontrako zigor eskaera

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mar. 13a, 20:31

Epaiketaren aurretik behin behineko eskaera 15 urtekoa bazen ere, Orkatz Gallastegi (Berango), Aimar Hidalgo (Algorta) eta Gaizka Gañani (Santurtzi) 8 urteko espetxe zigorra ezartzea eskatu zuen joan den astean fiskalak, 2000ko abuztuaren 11n Algortan autobus bat erretzea leporatuta. Abokatuen iritziz, "aurretik uste baino hobeto joan da epaiketa, baina horren arabera zigortzeko oinarri juridikorik ez badago ere, Espainiako Auzitegi Nazionala salbuespeneko epaitegia dela kontutan hartuta, ez dago aurretik ezer esaterik". Ebazpena martxoaren amaiera aldera ezagutuko dela espero dute, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez zabaldu duenez. Argazkian, Orkatz Gallastegi berangoztarra beste epaiketa batean / Torturaren Kontrako Taldea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun